Gorde itzazu zure senide maiteen errautsak gertu dagoen toki saindu eta kontsolatzaile batean.
GURE AUKERA
Gaur egun, gero eta gehiago erabiltzen den aukera bat da, errausketa kopurua handitu egin delako, eta bestalde, familiek maite dituzten senideen errauts-kutxak gertu dagoen toki santu eta kontsolatzaile batean utzi nahi dituztelako.
GURE DISEINUA
Gure kolunbarioen diseinuak alabastroa du oinarri, material honen sinbologia eta erlijio erabilera kontutan hartuta, funtzionaltasun berri bat ematen diogu. Honela, errauts panteoi egitura bat eratu dugu, alabastro xafla mehe batzuk hilarri bezela erabiliz. Nitxoen barne egitura egur nobleez eraikia dago.
GURE IRUDIA
Honela, alabastroaren testura eta izaera naturalak, eta bere ezagaurri zeharrargiak espazioari dotorezia eta plastizitate handia ematen dio. Errautsen panteoiek barrutik argiztatzen dute toki hau, bake eta barnekotasun sentipena eskeiniz.
Kolunbarioak
Kolunbarioa hileta-kutxak gordetzeko egokitua dagoen gune bat da, bertan hildako pertsonaren errautsak gordetzeko.
MATERIALA
Alabastroa
Alabastroa, modu konpaktuan azaltzen den kaltzio karbonato edo igeltsuzko harriaren barietate bat da (kaltzio sulfato hidratatua). Bere izena antzinako grekotik dator αλαβάστρο, “heldulekurik gabeko ontzia”, garai hartan alabastroa lurrinak gordetzeko ontziak egiteko erabiltzen zelako. Material biguina izateagatik, itxura eta forma oso landuak lantzeko aukera ematen zuen. Uretan disolbagarria denez, ez da kanpoaldean erabili behar, babestua ez badago.
Alabastroa, material noble bat da, duela 4.000 urte baino gehiago erabiltzen dena Mediterraneoko arroan, Afrikako iparraldean eta Mesopotamian. Egiptoarrek ere alabastroa erabiltzen zuten hileta izaera zuten ontziak egiteko (edalontzi kanopikoak). Ontzi hauek faraoien hilobietan aurkitu dira.
Kristautasunean ere alabastroa erabilia izan da, marmolaren alboan –alabastroa malguagoa denez– tailu oso landuak egiteko aukera ematen du eta bere gardentasunari esker, argi-efektu erakargarriak sortzen ditu.
Erdi Aroko elizetan ere maiz erabili izan da bao eta leihoetan, bere gardentasunari esker, xafla finetan moztuz gero, beiraren ordez erabiltzeko.
NITXOAK
Nitxo Txikiak eta Nitxo Handiak
Kolunbarioan bi neurritako nitxoak daude.
Panteoiaren aurreko aldean, hildakoaren edo hildakoen izenak grabatuko dira.
Nitxo Txikia
24x30x23ko neurria du (zentimetrotan; zabalera x altuera x sakonera). Hileta-kutxa batentzako edukiera du *.
Nitxo Handia
24x30x43ko neurria du (zentimetrotan; zabalera x altuera x sakonera). Bi hileta-kutxa sartzeko edukiera du *.
Prezio hauei %21eko BEZa aplikatuko zaie
25 urte | 50 urte | 99 urte | |
---|---|---|---|
Nitxo Txikia | 1.900€ | 4.325€ | 9.150€ |
Nitxo Handia | 3.600€ | 8.200€ | 17.350€ |
Prezioak BEZ gabe
(*) Gaur egungo merkatuan erabiltzen den neurri estandarra.
Tarifa honi hildakoaren identifikazio plakaren inskripzio kostua gehitu behar zaio.
kolunbarioa
Kolunbarioa Antiguoko San Sebastian Martiria parrokian kokatuta dago, Donostiako Antiguo auzoko parrokia da eta Antiguoko eliza bezala ezagutzen dute biztanleek.
San Sebastian Martiria Parrokia – Antiguo – Donostia
Historialari gehienak ados daude, Antiguoko San Sebastian Martiriaren elizak mila urte baino gehiago dituela esatean. Gainera, 1014. urtean (dokumentuaren data zehatzari buruzko iritzi desberdinak daude), Iruñeako Sancho Garcés III. erregeak Leyreko monasterioari eman zion eliza hori; ordurako zaharra edo “antiguo” zena.
HISTORIA
SAN SEBASTIÁN MÁRTIR
Lehen karlistadan, 1836. urtean suntsitu zuten Antiguoko eliza, domingotar lekaimeek komentu eliza gisa ere erabili zutena, XVI. mendean San Telmoko fraideek fundatutako komentua zenez.
1887an, Maria Cristina erreginak eliza hura zegoen eremuaz interesa agertu zuenean, garaiko udalak, udako jauregi bat eraikitzeko eskaintza egin zuen opari gisa.
1888ko uztailaren 11an, Donostiako alkatea zen Gil Larraurik elizbarrutiko gotzainarengana jo zuen eliza, Matia kalera eramateko baimena eskatuz, eta haren ordez Miramar jauregia eraiki ahal izateko.
1888ko irailaren 24an, eliza berriaren lehen harria jarri zen. Maria Cristina erreginak eta bere semeak, Alfontso XIII.ak, 1889ko irailaren 7an eraiki berria zen San Sebastian Martiriaren eliza berriaren bedeinkapen zeremonian egon ziren.
1889an, kanpandorre bat eraiki eta gehitu zitzaion elizari, Loretoko ermita eraitsi zenean soberan zeuden materialak aprobetxatzeko. Obra hau Jose Goicoa udal arkitektoak egin zuen.
XX. mendeko 60. hamarkadan, elizak, 500 bat pertsonentzako edukiera zuen 2000 familiako auzo batean, eta eraikina handitzea proposatu zen. 1000 pertsonentzako edukiera, elizgizonentzat etxebizitzak eta hainbat pastoral-lokalentzako tokia izateko, handitzeko proiektua idazteko ardura Pablo Zabalo arkitektoari eman zitzaion (1893-1961). Enkargua hasi eta gutxira hil zen arkitekto hori, eta Andres Barrenetxeak jarraitu eta amaitu zuen. 1961ko azaroan, eliza zaharra eraitsi, eta tenplu berriaren obrak hasi ziren. Eliza berria 1964ko maiatzaren 1an inauguratu zen.
Informazioa
Zein da Eliza Katolikoak errausketari eta hileta-kutxak toki sainduetan gordetzeari buruz duen iritzia?
Honako estekan “Ad resurgendum cum Christo” instrukzioa irakurri dezakezu (gaztelaniaz):
Abantaila guztiak
Onurak
Errautsak toki saindu eta kontsolatzaile batean gordetzea.
Senideak eta lagun maiteak gertu izatea.
Maite ditugunen dolua eta agurra egiten laguntzen du.
Nolakoa da?
Funtzionamendua
- Hildakoen errauts-kutxak sartzeko alokairu kontratu baten bidez burutzen dugu.
- Bi neurritako nitxoak daude: Nitxo Txikia eta Nitxo Handia.
- Ordainketa bakarra da eta kontratuaren sinadurarekin batera egiten da. Ordainketak bi parte ditu, batetik nitxoaren alokairua eta bestetik plakaren inskripzio kostua. Alokairu kontratua egunean dagoen bitartean identifikazio xaflen grabaketei dagozkien kopuruak ordaindu egin beharko dira eta nitxoaren ondorengo irekierak ere bai.
- Ez dago mantenu kuotarik.
- Alokairua 25, 50 edo 99 urterako egin daiteke.
- Epea kontratua siñatzen den momentutik hasiko da kontatzen.
- Epea bukatzean, kontratua berritzeko aukera izango da, une horretako tarifari %30eko deskontua aplikatuko zaio.
- Epea amaitu ondoren eta kontratua berritzen ez bada, errautsak familiaren eskuragarri jarriko dira, eta jaso ezean, toki amankomun batean gordeko dira.
Zalantzak dituzu?
Ohiko galderak
Nitxo bat erreserbatu daiteke?
Bai. Une horretan ordainketa osoa egingo da.
Hasierako ordainketaz gain beste kosturik badago? Mantenua, garbiketa edo beste gasturen bat?
- Alokairuaren ordainketa, bakarra da eta kontratua siñatzen den unean egingo da. Momentu horretan aukeratutako epe osoari dagokion ordainketa egingo da.
- Errauts-kutxa nitxoan sartzeko unean, hildakoaren identifikazio xaflak grabatzearen kostua ordaindu beharko da. Momentu horretan indarrean dauden tarifa aplikatuko dira.
- Familiak hala eskatuta nitxoaren ondorengo irekierak egingo balira, irekitzeari dagozkion kostuak ordaindu beharko dira, momentuan indarrean dauden tarifen arabera.
Alokairuak 25, 50 edo 99 urtera dira. Alokairua epe laburrago batera egin daiteke?
Bai. Jar zaitez gurekin harremanetan tarifak ezagutzeko.
Une honetan nitxo txiki bat alokatzen bada, ba al da aukerarik hemendik 15 urtera adibidez nitxo handi bat hartzeko?
Bai, beti ere nitxoak libre badaude. Une honetan Parrokian gune bat prestatzen ari gara. Gune hori betetzen denean, beste gune batzuk egokitzeko asmoa dago. Ezin dugu ziurtatu garaia iristen denean, toki librea egongo denik.